Saioa hasi
 

Flash

image image image image
Hirukide Festako argazkiak Larunbatean Hirukideko Festa ospatu genuen eta, urtero bezala, ekintza ugari izan genituen: eukaristia, abesbatza, judoa, euskal dantza, postre
eta tortila lehiaketak, hockey eta saskibaloi txapelketak, bazkaria, pailazoak, San Juan sua zezen plazan, buruhandiak, DBHko 4. mailako ikasle talde batek eskainitako kontzertua, diskoteka...
Dena den, aurtengo ekitaldirik aipagarriena Poxpolo eta konpainiaren presentzia izan da. Izan ere, Mokoloren heriotzatik larunbatekoa izan zen
pailazo talde honen lehen emanaldia. Giro aparta izan gernuen goizeko 10´30etatik gaueko 10ak arte.
Ongi etorri Hirukideko webgune berrira! Badira sei urte aurreko webgunea eraiki genuela eta puntu garrantzitsu bat izan da Hirukide Hezkuntza Komunitate osoa kontaktuan eta komunikazioan mantentzeko. Baina denbora pasa ahala Interneten agertzen diren berrikuntzak eta komunikazioa areagotu eta errezteko beharrak  webgunea goitik behera aldatzera bultzatu gaituzte. Lan zama handiko erronka izan da eta horregatik gerta daitezken "arazotxoak" ulertzea espero dugu eta zuen laguntzaz konponduko ditugulakoan gaude. Agur hirukide.org zaharra! Kaixo hirukide.org berria!!!
Elkartasun kanpaina 2010 Proiektu honen helburua bigarrenhezkuntzan bertako gazteak ikastenjarraitzeko aukera izatea da. Horre-tarako eraikuntza bat behar da. Mo-zambiqueko gobernuak orain baime-na ematen du eskolak irekitzekobaina ez du inongo finantziaziorik ematen. FASFIren bitartez, bi gela eraiki dituzte baina oraindik gela gehiago behar dira bertan dauden beharrak asetzeko.
Bertso-afaria 2010 Gurasoen Euskara Batzordeak antolatuta, pasa den ostiralean Hirukideko bertso-afaria ospatu genuen Iurre Elkartean. Bertan Peñagarikano, Bixente eta Unai Muñoa bikain arituko ziren han bildutako 50 bat lagunek jarritako gaien inguruan. Giroa aparta izan zen eta datorren urterako gonbita egina dago dagoeneko.
L.H.ko 1. zikloak Altzon agurtu du 2009-2010 ikasturtea

Ikasturteari amaiera emateko, L.H.ko 1. zikloak egun osoko irteera egin du azken eskola egunean. Aurtengoan, ikastetxetik Altzorainoko txangoa egin dute.

Eguraldia lagun izan dute eta nahiz eta ibilaldian izerdi pixka bat bota duten, primerako eguna igaro dute.

Ikasle eta irakasleak elkar agurtzeko parada bikaina izan da.

 
LH 2. zikloa Astitzen eta Bertitzen 2010

2. zikloko ikasleek bi egun etxetik kanpo igaro dituzte. 3. mailakoak Astitzen eta 4. mailakoak, berriz, Bertizen izan dira.

Astitzen saguzarren inguruan hainbat ekintza burutu dituzte: Mendukilo Kobazuloa bisitatu dute eta basoan ezkutaturik, iratxoen etxolak topatu dituzte .

Bertizeko Natur Parkean bertako landaredia ezagutu dute eta Bidasoa ibaian rafting-ean beren lehen urratsak ere eman dituzte.

Ahaztu ezinak izango dira elkarrekin bizi izan dituzten momentuak!

 
LH 3. zikloa Zuhatzan 2010

Ekainak 9tik 11era, LH 5. eta 6. izan ziren mailakoak Zuhatzan. Oso polita izan zen irteera eta haurrek esperientzi Berriak Bizi izan zituzten elkarbizitza egun hauetan eta hainbat kiroletan arituz, hala nola; arraunean, pedaloetan, piraguetan, surf, pilotan esku ...

Gauez ere ondo pasatzeko ekintzak ez ziren faltatu adibidez suaren inguruan egindako "Gau Bela", edo "Txilibitu" jolasa.

Nahiz eta ez izan eguraldia Lagun, Ekintza Guztiak primeran antolatuta zeuden eta gozatzeko Denok Aukera Ederra izan zuten.

 
LH 2.mailakoak Orion

Joan den astean LHko 2. mailako ikasle eta irakasleek Orion egonaldia izan zuten. Han jolasak, ibilaldiak itsaso eta mendialdetik eta hainbat ekintzak burutu  zituzten. Hoberena elkarrekin lo egitea izan zen.

Guztia primeran atera zitzaien eguraldi zoragarria laguna izanik.

 
Hirukide Festako bideoa
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 4