Larunbatean Hirukideko Festa ospatu genuen eta, urtero bezala, ekintza ugari izan genituen: eukaristia, abesbatza, judoa, euskal dantza, postre eta tortila lehiaketak, hockey eta saskibaloi txapelketak, bazkaria, pailazoak, San Juan sua zezen plazan, buruhandiak, DBHko 4. mailako ikasle talde batek eskainitako kontzertua, diskoteka... Dena den, aurtengo ekitaldirik aipagarriena Poxpolo eta konpainiaren presentzia izan da. Izan ere, Mokoloren heriotzatik larunbatekoa izan zen pailazo talde honen lehen emanaldia. Giro aparta izan gernuen goizeko 10´30etatik gaueko 10ak arte.
Ikasturteari amaiera emateko, L.H.ko 1. zikloak egun osoko irteera egin du azken eskola egunean. Aurtengoan, ikastetxetik Altzorainoko txangoa egin dute.
Eguraldia lagun izan dute eta nahiz eta ibilaldian izerdi pixka bat bota duten, primerako eguna igaro dute.
Ikasle eta irakasleak elkar agurtzeko parada bikaina izan da.
Ekainak 9tik 11era, LH 5. eta 6. izan ziren mailakoak Zuhatzan. Oso polita izan zen irteera eta haurrek esperientzi Berriak Bizi izan zituzten elkarbizitza egun hauetan eta hainbat kiroletan arituz, hala nola; arraunean, pedaloetan, piraguetan, surf, pilotan esku ...
Gauez ere ondo pasatzeko ekintzak ez ziren faltatu adibidez suaren inguruan egindako "Gau Bela", edo "Txilibitu" jolasa.
Nahiz eta ez izan eguraldia Lagun, Ekintza Guztiak primeran antolatuta zeuden eta gozatzeko Denok Aukera Ederra izan zuten.
2. zikloko ikasleek bi egun etxetik kanpo igaro dituzte. 3. mailakoak Astitzen eta 4. mailakoak, berriz, Bertizen izan dira.
Astitzen saguzarren inguruan hainbat ekintza burutu dituzte: Mendukilo Kobazuloa bisitatu dute eta basoan ezkutaturik, iratxoen etxolak topatu dituzte .
Bertizeko Natur Parkean bertako landaredia ezagutu dute eta Bidasoa ibaian rafting-ean beren lehen urratsak ere eman dituzte.
Ahaztu ezinak izango dira elkarrekin bizi izan dituzten momentuak!
Joan den astean LHko 2. mailako ikasle eta irakasleek Orion egonaldia izan zuten. Han jolasak, ibilaldiak itsaso eta mendialdetik eta hainbat ekintzak burutu zituzten. Hoberena elkarrekin lo egitea izan zen.
Guztia primeran atera zitzaien eguraldi zoragarria laguna izanik.