Saioa hasi
 
Kongregazioak

Mariaren bihotzeko alaba misiolariak

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak

Mariaren bihotzeko alaba misiolariak kongregazioa, Maria Güel eta Puigeko sortu zuen 1899ko irailaren 14ean, Lleidan Cerverako ospitalean, Solsonako elizbarrutian. Kongregazio berri hau Pablo VIak onartu zuen 1966ko abenduaren 29an.

Mariaren bihotzeko alaba misiolarien jatorria Cerverako (Lleida) Ospitalean dago. Ospitale hau 1805. urtean sortu zen Karitateko ahizpen eskutik. Kongregazioa hau Espiritu Santuagatik gidatzen zen eta bere erregelak San Vicente de Paulek idatzi zituen.

Maria Güel komunitate honetara 1872ko apirilaren 21ean iritsi zen eta kongregazio honetako kide izan zen. Kongregazio hau urte gutxitara, Ana Janerrek sorturiko beste kongregazio batekin bildu zen. Famili sakratuaren institutuarekin. Baina elkartze honek ez zituen fruitu onak eman eta berriro aurreko modura itzuli ziren.

Herri hartako gaixoen beharrek, eta beraien familien eta Ospitaleko juntaren eskariei esker, Apezpikuak baimena ematen dio Maria Güeli bere etxean gaixo hauek zaintzeko. Zerbitzu hau, Maria Güelek Jainkoaren deia bezala onartzen du eta zerbitzu hau beste gaixoei eskaintzeko asmotan Institutu Erlijioso bat sortzen du. Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak. Honela Ospitale honetaz gain, jende behartsu askorengana iritsi daitezke hauen bizitzak zoriontsuago egiteko asmoz.

Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolarien zerbitzua, beharrean dagoenari ezer eskatu gabe laguntzea da. Mota askotako beharrei erantzuten saiatzen dira:

  • Gaixo mota guztiak
  • Aiton amonei laguntza eskaini
  • Ume eta gazteen hezkuntza
  • Elizan katekesia erakutsi
  • Parrokietan lagundu
  • Asistentzi lanak egin

Cerveran inongo handiusterik gabe sortu zen hazi hura, Kataluniatik irteten da, eta Espainiako toki desberdinetan kokatzen da. Ondoren Frantzian, Italian, Portugalen eta baita itsasoan bestalderiko Brasilen eta Perun.

Kongregazioa 300 pertsonez osaturik dago, edozein toki eta momentutan laguntzeko prest daude, marjinatu eta txiroaren ondoan egoteko asmotan.

Kongregazioak bere izenean honela dio: “Mariaren Bihotzeko Alabak”. Zeren eta bere zaindariak, Maria Güelek, Mariarenganako maitasuna eta jarraipena bultzatu nahi du. Honela zioen: “Jarrai irudi bezala Ama Birjina dugu, hain bihotz xumea eta umilekoa”

Jesusen Alabak

1.  JESUSEN ALABAK KONGREGAZIOAREN HISTORIA:

CandidaJuana Josefa Cipitria y Barriola 1845eko maiatzaren 31n jaio zen Andoainen (Gipuzkoan). Seme-alaba ugari zituen artisau-familia bateko alabarik zaharrena zen bera; eta gazterik, etxea utzi zuen eta Gaztelara joan zen familia diruz laguntzeko asmoz.

Inguru hurbilekoei laguntza ematea ez ezik, beste gurari batek ere eragin izan dio bizitza osoan zehar: Jaungoikoaren nahia egitea. Inguruko jendearen egoerek kezkatu dute, eta laguntzeko prest egon izan da beti; batez ere behartsuenei.

Valladoliden, 1869ko apirilaren 2an, La Sagrada Familiaren aldarearen aurrean Jaunari bere nahia zein den argi diezaion eskatzen dio beste behin ere; eta "El Rosarillo"ko elizan Jaunak argi esaten dio bere guraria zein den: "Jesusen Alabak izeneko Lagundia sortzea; arimak salbatzearen alde lan egingo duena, haurtzaroan eta gaztaroan umeei irakatsiz eta heziz".

 

Salamancan, 1871ko abenduaren 8an beste bost emakumerekin batera ibilbideari ekiten dio, bera egiten ari dena "Jaunak nahi duena" dela jakiteak ematen duen konfiantzarekin. Horrela, Cándida María de Jesús izenarekin, kultura eta baliabide gutxiko emakume honek, Jesusen Alabak deritzon lagundia sortu du, XIX. mendeko unibertsitate-hiririk garrantzitsuenetarikoan.

Emakumea eta ekonomikoki ahulagoa zen jendea hezkuntza-eremutik kanpo uzten direla ikusten duenez gero, Ama Candidak bere ibilbideari ekiten dio. Laster, Salamancan hasi zena, Espainia osora hedatzen da. Geroago, 1911ko urriaren 3an Jesusen Alabak lagundiko lehenengo misiolariak Brasilera irteten dira, fundatzailearen pentsamendua egia bihurtuz: "mundua txikiegia da nire gurariak asetzeko", "edozein lekutara joango nintzateke arima bila".

2.  JESUSEN ALABAK MUNDUAN:

Jesusen Alabak kongregaziokoek Brasila lehenengo bidaia egin eta urte batzuk geroago, 1931n hain zuzen ere, beste bide bat irekitzen da. Oraingoan ekialdera joko dute, Txina dute helmuga. Orduz geroztik, Jesusen Alabek bilatzen jarraitu dute jendea nola eta non ebanjelizatu hezkuntzaren bitartez. Bilaketa horren ondorioz, gaur egun misioa Argentinan, Bolivian, Brasilen, Kolonbian, Kuban, Txinan, Espainian, Filipinetan, Italian, Japonen, Mozambiken, Dominikar Errepublikan, Taiwanen, Thailandian, eta Venezuelan egiten dute.

Jesusen Alabek gaur egungo beharrei nola erantzun pentsatzen dutenez gero, zenbait hezkuntza-alorretan lanean dihardute egun: eskoletan, haurtzaindegietan, parrokietan, emakumeari laguntza emateko etxeetan, unibertsitate-eskoletan, gazteentzako egoitzetan eta ikasleen egoitza nagusietan. Gainera, beste erakunde batzuekin elkarlanean dihardute, helburua hau izanik: bazterturik bizi diren pertsonentzako bizi-baldintza duinagoak lortzea beraien inguruari egokituak.

Ebanjelizatzea da gure hezkuntza-jardueraren oinarri; eta beraz, kultura eta laguntzeko behar ezberdinei zabalik gaude. Heziketaren ondorioz, umeak, nerabeak eta gazteak gizartea aldatzeko eragileak izan daitezen nahi dugu.

Gure lana hezitzaile laikoekin batera egiteak gure hezkuntza-jarduera aberasten du; zeren eta beraiek ere giza esperientzien eta esperientzia kristauen ekarpenak egiten baitituzte, erlijiozkotik ezberdinak eta osagarriak direnak.

Bere borondatez, Jesusen Alabak ikastetxean parte hartzen duen hezitzaile laikoak bere egiten du gure hezkuntza-proiektua aurrera ateratzeko erantzukizuna.

Hezkuntza-komunitatetik hezteak komunitatea osatzen dugun guztion arteko elkarlana dakar; alde batera utzita norberekoikeria eta jarrera itxi, agintzaile eta buruaskiak.

3.  FI NORTASUNA ETA MISIO KONPARTITUA:

Jesusen Alabak ikastetxeak burutzen duen zerbitzu apostolikoak helburu orokorra du beti: "lagun hurkoa salbatzen eta hobetzen laguntzea, kristautasunean heziz". Alegia, ikuspuntu kristautik "pertsona bere osotasunean" garatzea esan nahi du horrek; pertsonalizazio-prozesuan pertsonaren bi dimentsioak (gizabanakoarena eta gizartearena) uztartzen dira. Pertsonaren eremu biak bat egiteak norberaren alderdi guztien garapenean lagunduko du.

Ama Candidak duen hezkuntzari buruzko irizpideekin bat etorriz, gure nahia da gizon eta emakumeen garapenean laguntzea kide baliagarri izan daitezen gizarterako, Elizarako eta familiarako. Inguruko guztiak, eta batez ere behartsuenak, maite eta zerbitzatzeko gai izango diren pertsonak heztea, Jesusen aldeko aukera eginez, besteei dedikatutako gizona baita, zerbitzura, behartsuenentzat.

Hasiera-hasieratik Jesusen Alabak ikastetxeak pertsona bere osotasunean garatzeari eskainitako arretak argi uzten du guk dugun hezkuntzaren ulermena adimena lantzeaz haratago doala. Hezkuntza modu honetan ulertzearen zenbait ondorio hauek dira: anaitasunean, zuzenbidean, bakean eta fedea-kultura bikotean heztea.

Ama Kandidak utzitako heziketa estiloaren arabera, kristau-baloreetan murgilduriko giroan eta hezkuntza-prozesurako mesedegarri den giroan saiatzen gara gure hezkuntza-jarduera lantzen:

  • Maitasun unibertsala eta solidarioa.
  • Apaltasuna eta hurbiltasuna.
  • Askatasuna eta alaitasuna.
  • Pertsona zehatzari eta bere egoera zehatzari arreta egiten dion pedagogia.
  • Hezkuntza pertsonalizatua.
  • Inkulturalizazioa.
  • Hezkuntzaren ikuspegi baikorra.
  • Maitasunari lehentasuna.
  • Motibazioa eta estimulua.

Eskolapioak

Ikastetxeetan gaude batez ere, baina baita gizarte lanetan ere, parrokiak..., 36 herrialdetan:

  • Afrika: Camerun, Costa de Marfil, Gabon, Ginea Ekuatoriala, Senegal.
  • Amerika: Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Kolombia, Kosta Rika, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Mexiko, Nikaragua, Peru, Puerto Riko, Rep. Dominicana, Venezuela.
  • Asia: Filipinas, India, Japonia.
  • Europa: Austria, Bielorrusia, Eslovaquia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, Rep. Checa, Romania. 

Munduan 1.465 erligioso eskolapioak daude. Horietatik 1.018 apaizak, 5 diakonoak, 59 anaiak, eta besteak, 383, ikasketaku burutzen ari diren gazteak dira.

Adinaren batazbestekoa 52 urte dira. Herrialdeen arteko diferentziak nabarmenak dira. 235 komunitate ezberdinetan bizi dira. Ehundaka ikastetxeen arduradunak dira, hezkuntza eta gizarte obrak, parrokiak, gazte mugimenduak, eta abar.