Saioa hasi
 
Lehen Hezkuntza

lh1Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko   umeak jasotzen dituen etapa da. Adin hauetako ikasleak lantzen dituzten gaitasunak hauek dira:  motrizak,  kognitiboak, harreman sozialetarakoak eta traszendenteak.

Urte hauetan  gauza berri ugari ikasten dituzte, baina, batez ere,  arlo instrumentalak direnak lantzen dira: irakurketa, idazketa eta kalkuloa.

lh2Etapa honetan  ikaskideekin eta  helduekin  dituzten harremanak aberasten dira: elkarrizketa,  eta komunikazioaren bidez.  Talde lanaren bitartez  parte hartzen, erantzunkizuna eta elkarrenganako errespetoa barneratzen dute.

Tutoretza, ekintza osagarri  eta beste hainbat  esperientzien  bidez  balioak  barneratzen dituzte norbere buruarekin, besteekin eta naturarekin harmonian bizitzen ikasteko.

lh3Hau guztia euskaldun giro jatorrean, gure herriko eta Euskal Herriko ohitura eta tradizioak berriztatzen; ikaslea bere heziketaren arduradun sentiarazten dioten metodología aktiboak erabiliz eta egungo teknologíaz  baliatuz.