Saioa hasi
 
Goizalde

Goizalde komunitea Jesusi gertuagotik jarraitu nahian, biltzen den pertsona talde bat da. Momentu honetan Goizaldeko partaide 55 pertsona dira 5 talde desberdinetan zatiturik.Orendain, Hitza, Am´hares, Irkaitz eta Ibaiondo.

Partaideen gehiengoa, eskolaren inguruan sorturiko taldeetan urte luzeetan zehar ibilia da. Talde hauek, Goizalde komunitatea izatea erabaki zuten duela 7 urte, bizitza eta fedeaz hausnartu eta konpartitzeko asmotan fede talde batetik.

Bost komunitate hauek, koordinadora baten bidez koordinatzen dira, zein bi astetik behin biltzen da. Koordinazio talde hau, era berean foro desberdinetan parte hartzen saiatzen da, toki desberdinetan presente eginik. Eskolapioen barrutian, Gipuzkoako eliz barrutian, Tolosako elizan, Hirukideko prozesu pastoraletan eta beste hainbat tokitan.

Komunitatearen idearioa 5 zatitan egina dago. Fede esperientzia, Formazioa, Konpromezua, fedearen pertsonalizazioa eta konpartitzean.