|
Itaka-Escolapios Fundazioa eskolapioek eta bere senidegoek bultzaturiko erakundea da gure ingurune eta beste kontinenteetan bere xedea aurrera eramateko. Mundua eraldatzeko eta etorkizun hobea prestatzeko hezkuntza dela modurik onena pentsatzen dugu belaunaldi berriek arduraz bere alderik onena eman dezaten.
Tolosan orain 3 urte jarri zen martxan eta aurrera eramaten diren proiektuak hauek dira: Kirikiño Aisialdi taldea, Begirale Formazioa Iturralde eskolarekin, Sentsibilizazio proiektua, kanpaina ezberdinak antolatzea, laguntza eskolarra, kooperazioa... Ekintza gehienak aurrera eramaten dira boluntarioen bidez.

|