Saioa hasi
 
Kirikiño

kirikino1Kirikiño taldea 2003-2004 kurtso hasieran sortu zen, baina esperientzi luzea duen asialdi taldea da. Hirukidekin batera, Kirikiño Alkor taldearen eta Txantxangorri taldearen elkarketarekin sortu zen.

Gaur egun, Kirikiño 3 etapatan zatitzen da. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila, Koxkorrak; 1. eta 2. DBH Bizkorrak eta azkenik 3. eta 4. DBH Helduak.

Momentu honetan Koxkorrak taldean 120 neska mutil eta 12 begirale dira, bizkorraken 90 neska mutil eta 13 begirale eta 30 gazte Helduaken 5 begiraleekin.

kirikino2Kirkiño asialdi taldearen helburuak 5 zatitan biltzen dira. Formazioari dagozkionak, fede bizitzari, taldeari, konpromezuari eta heziketa pertsonalari. Hauek guztiak lortzeko ekintza ugari egiten ditugu, garrantzitsuenak udarako kanpaldiak diralarik.

Koxkorrakekoak udaran 12 egun inguru Barriara (Araba) joaten dira beraien kanpaldia egitera. Bizkorrakekoak beste hainbeste Belaguara (Nafarroa) eta Helduakekoak bi ruta desberdin egiten dituzte, alde batetik Tolosatik Belaguara eta beste taldeak Pantikosatik Belaguara. Elkar ezagutzeko eta gauza asko elkar banatzeko momentu ezin hobeak dira hauek, eta guztiok itxaroten ditugunak.

kirikino3Baina udarako ekintza hauetaz gain beste hainbat gauza ere egiten ditugu. Larunbateko bilerak, Eguberri eta Aste Santuko kanpaldiak, Ihauteritako konpartsa, Beste Asialdi taldeekin festak,... eta beste hainbat gauza.